5.500 `Barakaldo Bonu´ Gabonetako erosketak sustatzeko

Gabonak heltzear ditugu, eta saltoki txikiak prestatzen ari dira tokiko ekonomiaren aldeko kanpainarik handienari aurre egiteko.

Hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko asmoz, Merkatarien eta Enpresarien Elkarteak (ACE Barakaldo) eta Inguraldek berriro ekin diote ‘Barakaldo Bonua’ ekimenari. Bonuak 20€ko kostua du, baina 30€ko erosketa egin daiteke atxikitako establezimenduetan erabiliz gero.

Iazko kanpainan 5.500 bonu atera ziren -aurreko urteetan baino 2.000 gehiago- eta aurten, kopuru bera ateratzea erabaki dugu. Azaroaren 9an jarriko dituzte bonuak salgai. Barakaldoko Udalak 55.000 euroko diru-laguntza eman du, eta horrekin ordainduko dira kontsumitzaileek jasoko dituzten 10 euroko deskontuak (ordaindutakoaren eta gastatutakoaren aldea). `Barakaldo Bonua´ Sabadell Bankuaren bi bulegotan eta Gurutzetako Kultur Etxean eros daiteke.

Bonua erosi ondoren, atxikitako saltoki, ostalaritza establezimendu eta zerbitzu enpresetan erabil daiteke azaroaren 9tik abenduaren 14ra bitartean.  

Joan den urtean, hiriko 185 saltoki eta ostalaritza lokal atxiki ziren ekimenera eta 278.578,84 euroko diru-itzulkina egin zen erosketetan. Orain arte, 125 negozio atxiki dira kanpainara, baina antolatzaileek kopurua igotzea espero dute, azaroaren 7ra arte zabalik baitago atxikitzeko epea.

SUBIR